Esti Arozena
Estitxu Arozena

2021-07-14

Aubixatik Irañetara

Aubixatik Irañetara –

Kurtsoaren zurrunbilotik aterata, kosta egiten da, bertso eskoletako didaktikaren inguruko blog baterako gaiak pentsatzea. Beraz, garaian garaikoa: ekintza osagarrietara eginen dugu salto. Beti azpimarratzen da bertso eskoletan ekintza hauek duten garrantzia: topaketak, formalidade maila desberdineko lehiak, bertso eskolen egunak, eta… nola ez uztailako erregina: Bertso udalekuak.

Aubixatik Irañetara

Nere lehen esperientzia Aubixan izan zen, 2003an ustez, udalekuetara joan aintzin erretzeari utzi niolako uste dut zela urte hori : Maritxu, gazta pastela, Xabi, txitxiburduntzia Oihane, Mintxeta, Joxe Agirren baserria, masaje gaua, Ixiar, Mutrikuko saltoak…Patxi eta Miren, ohera joan ziren… eta lo guttiko 10 eguneko amets zoragarri bat bizitu genuen begiraleok ere. Bertzeak bertze izar, hodei, ekhi, haize, itsasoz eta ilargiz inguraturik.

Bigarren urteko esperientzia lausotuagoa dut, edo agian lehenengo aldiarekin oroitzapenak nahasirik. Sanferminetako ondorena udalekuen bueltan pasa nuen Aubixan birritan (edo 3 izan ziren?) eta Eulaten. Enzierroa, zuzendaritza, erreka, suaren alarma, Xamarbiden keinua,  Urederra… Hura ere ederra.

Bertso eskoletara udalekuetako deialdia ailetzen denean, eskaintzen den toki edo adineko bideoa ikusi, normalean bertan egiten den kantuarekin bikain osatzen dena… eta beti animatzen ditut joatera. Joan izan diren batzuk urteetan joaten jarraitu dute eta Euskal Herri mailako lagun taldea osatzen dute, eskolarteko hitzorduek sendoturik. Irailera begira ere, berriz matrikula daitezen zubi polita da udalekuena. 

Baina gaurko mintzagaia aukeratzekoan bazen bertze motibazioa bat. Lehen aldiz joanen da alaba, Irañetako bertso udalekuetara. Zuzendari izan nitzenean baino urduriago nago. Ongi pasa gazteak!

Aubixatik Irañetara