Goikoetxea garaile eta Legorburu bigarren, Mungiako lehiaketan

Goikoetxea garaile eta Legorburu bigarren, Mungiako lehiaketan –

Kronika ataritik.


 

Lehiaketa, Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi du “Ematen duguna gara” sortarekin, non transexualitatearen gaia jorratzen duen  eta 18 urteko Leire Vargas gazte durangarrak “Urdina” lanarekin hirugarren saria atera du. Epaile gisara, Taket bertso-eskolako kideak aritu dira.­  

 

Goikoetxea garaile eta Legorburu bigarren, Mungiako lehiaketan

Mungiako Taket bertso-eskolak urtero antolatzen duen lehiaketaren barruan, Iñigo Legorburuk, Periferiatik izena daraman bertso-sortaren bidez, bigarren sariari dagozkion 200 euro eta oroigarria irabazi ditu 23garren San Antontxu bertsopaper lehiaketan.

Aurkeztu duen lana, 12 bertsoz osatutakoa da, Bilintxen Juana Bixenta Olabe doinuan eginak baina egilearen hitzetan «zailtasun gehitu batekin: Bilintxen sortako ohiko lehenengo puntua, zatitu eta bi puntu bihurtu ditut, hoskidetasunean irabazten duelarik lanak». Ez ohikoa omen da doinu hori bertsopaperen munduan «normalean gai serio eta neurri luzekoak aukeratzen direlako. Kasu honetan, umorea eta ironiaren aldeko apustua egin nahi nuen eta sorta idazten asko gozatu dudala aitortzen dut». Errima ere «bertso berean hiru aldiz aldatzeko aukera dago, horrek eramangarriagoa egiten duelarik hainbeste aleko bertso-sorta».

Izan ere, Legorburuk bertso mundua du hizpide, zehazki erdalgunetako bertso-eskoletako bertsozaleak: «Hezkuntza arautuarekin, bertsolaritza demokratizatu eta, egun Euskal Herriko ia txoko guztietara iristen da; zorionez. Baina nire irudipena da Barakaldo edo Arabar Errioxako bertsozale batek, beste modu batera bizi duela bertsozaletasuna». 

Goikoetxea garaile eta Legorburu bigarren, Mungiako lehiaketan