Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera

Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera-

Aurtengo, larunbatetan programatua izan da bertsolaritzaren inguruko emankizuna, gaueko bederatzietan, EITB1en. Beti ere, Eider Perez ibiliko da aurkezpen lanetan. Irailaren 12tik aurrera hasiko da difusioa.

Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera
Argazkiaren iturria: bertsozale.eus

Aurten, emakizunak hogeita hamaikagarren denboraldiari ekingo dio. Eider Perez izango da berriz ere aurkezlea eta hark presentatuko dizkigu bertsolaritzaren inguruko hamaika kontu eta datu. 26 saio edukiko ditu aurtengo programak, eta beti bezala, bertsoa izango du aipagai emankizunak. Horrela, plaza esanguratsuenen erakusten segituko da aurtengoan ere. Txakur Gorria sormen taldea ibiliko da gidoia egiten, eta Bertsozale elkartea eta EITB emankizuna ekoizteko elkarlanean ibiliko dira.

Dena den, hitzorduan izango du aldaketa telebista programak: Tourra eta Giroaren programazioa dela eta, denboraldiaren hasieran behintzat, larunbat gauez, bederatzietan agertuko zaigu Hitzetik Hortzera gure pantailetan, beti ere, EITB. katean. Irailaren 12an hasita, martxoa arte ikusgai izango da. Aurten ere, bertsolari konkretu baten inguruko emankizunak, edo bertso gertakari bati lotuak programatuko ditu Hitzetik Hortzerako taldeak, adibidez, Bizkaiko Txapelketa edo Xilaba gaitzat hartuz. 

 

Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera-