[Ziegatik bertsotan VIII] Eusebio Lasarte

Eusebio Lasarte –

1994an Alcazar de San Juan espetxean, Ciudad Realen, nengoela, Orioko Kukuarri mendiari jarritako bertsoak dira hauek.

 

Eusebio Lasarte

 

1

Mantxako zulo hontatik   

bertsoak nahi bete,

hara Oriyo laztana

barrutik doazte,

odolaren mintzoa

naturaren arte

mendi goizale naiz ta

mendia dut maite.

2

Kukuarrik neregan

egundoko eragina,

zaitut ilunpe hontan

pozan imajina

naturaralezak zaitu

guretzat egina

gure zeruko ametsa

izarrik garbina.

3

Zure baitan sarritan

nuan nik pausoa

kresalaren usaia

da paradisua

zure haize goxoa

dut nere bertsoa

zaintzen dezu herria

zaintzen itsasoa.

4

Zure herriko jendeei

 argi egin diguzu

ta zuri miresmena

bihotzez dizugu

zure izatearen

sustraiari muxu

urruti nago baina

zuk sentizen nazu.

5

Etzera famatua

etzera haundia

baina mendi zalentzat

polit ta egokia

ontzi txikian baita

esentzi hobekia

penatan zaitut malko

pozan eguzkia.

6

Zure oihalpetik da

euskera irtena

zure herriko hatsak

hori dakitena

hizkuntzarik zaharrena

gure gauz maitena

zure egun haundia

maiatzan azkena.

7

Izardirik sekula

ez dizut ukatu,

zure gailurra zaintzen

zintzo dut jokatu,

zenbat maite zaitudan

zerorrek juzgatu

itzultzen naizenean

zu nahi muxukatu.

Eusebio Lasarte