Potokastak izeneko bertsoen inguruko sorkuntza-jolas txikiak proposatuko dituzte astero
Potokastak –
Paul Picado, El Correo egunkarian.
Bertsoa.eus webgunearen ekimen berria da, eta bertako bertsolari gazteenek parte hartuko dute
Bertsolaritzaren inguruko Bertsoa.eus webgunekoek ekimen berria martxan jarriko dute, ‘Potokastak’, hain zuzen ere. Normalean bertsolaritzaren arloko sormen eta informazio edukiak argitaratzen dituzte, berriak eta elkarrizketak nagusiki. Baina gaur egungo itxialdiak eraginda, ‘potokastak’ ere eskaintzea erabaki dute.
Berez, sorkuntza-jolas txikiak dira, eta ingelesezko ‘podcast’ hitzetik hartu dute izena. Horrenbestez, deskargatu eta nahi denean entzun edo ikus daitezkeen audio edo bideo fitxategiak izango dira. Bertso saio laburrak dira eta bertako bertsolari gazteenek parte hartuko dute. Horrela, astero, bertsoak sortzeko jolasak proposatuko dituzte. Ane Zuazubiskar eta Eli Pagola bertsolariak izango dira lehen jolasak proposatuko dituztenak.
Ane Zuazubiskar Arrasateko 23 urteko bertsolaria da. Zortzi urterekin hasi zen bere herrian bertsolaritza ikasten, eta gaur egun Aramaioko bertso eskolako kidea da. Berria Egunkarian eta Euskadi Irratian kazetari moduan aritu da, eta 2015eko Gipuzkoa Txapelketa izan zen lehiatu zuen lehen aldia. Bestalde, Eli Pagola 25 urteko hernaniarra da. Zuabiskarrek bezala, 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta 2018an Xenpelar saria irabazi zuen non Zuazubiskar bera bigarren izan zen.
Webgunean zenbait gomendio eman dituzte ‘potokast’ekin aritzean. Alde batetik, etxeko txokorik goxoena aukeratzea, eta bestetik, eroso jartzea eta bolumena igotzea. Diotenez, bertso-saretik bertso uhinak etorriko dira gure etxeetara.