Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aldi baterako administrazioko teknikaria behar du
Bertsolari Aldizkaria
2020-02-19
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak –
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jakinarazi du ordezkapen baterako administrazioko teknikaria behar duela.
Eginkizun nagusiak: hauek dira Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko administrazio lanetan gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:
- Hezkuntza arautuko eta bertso eskoletako fakturazioa
- 2020-2021 ikasturterako aurrekontuak
- Diru laguntzen eta hitzarmenen jarraipena
- Kontabilitaterako idazpenen eguneraketa
- Elkarteko egoera ekonomikoaren informazioaren eguneraketa
- Bestelako idazkari lanak
Eskatzen da:
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, administrazio ikasketak…)
- Euskara maila altua (EGA edo baliokidea)
- Informatika ezagutzak: ofimatika (Excell maila altua, Acces, Word…), drive, internet, posta elektronikoa…
Lanpostuan jarduteko gaitasunak:
- Harremanetarako gaitasuna
- Taldean lana egiteko gaitasuna
- Izaera ordenatua eta dinamikoa
Kontuan hartuko da:
- Herri mugimenduan eskarmentua
- Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren ezagutza
Eskaintzen da:
- Apirilaren 1etik uztailaren 31ra egun erdiko lan kontratua Tolosako egoitzan
- Soldata: Bertsozale Elkarteko hitzarmenaren araberakoa
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2020ko martxoaren 6a baino lehen ondorengo helbidera: gipuzkoa@bertsozale.eus.
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi mezu bat goiko helbidera edo deitu 943670575 telefono zenbakira.