Lizaso garaile Ordizian, eta Maiz Zumaian

Lizaso garaile Ordizian, eta Maiz Zumaian –

Ordizia
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu zen larunbatean Ordiziako Herriko Antzokian. Beñat Lizasok lortu ditu puntu gehien, 445 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Ordiziako puntuazioak:

 

Lizaso garaile Ordizian, eta Maiz Zumaian

  • Beñat Lizaso Alberdi…………………………445
  • Asier Azpiroz Iztueta………………………..423
  • Ane Zuazubiskar Iñarra……………………416,5
  • Manex Mujika Amunarriz………………….416
  • Aitor Urbieta Aizpurua………………………402,5
  • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo………397

 

Maddi Labaka Mayoz aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.

 

Zumaia

Laugarren final-zortzirena jokatu zen igandean Zumaiako Aita Mari Zineman; final-laurdenetarako txartela lortu du Gorka Maiz gabiriarrak, 441 puntu eskurartuta. Beraz, urriaren 26an Eibarren jokatuko den final-laurdenean kantatuko du:

Lizaso garaile Ordizian, eta Maiz Zumaian

  • Gorka Maiz Alustiza……………..441
  • Unai Muñoa Amondarain………434,5
  • Ander Lizarralde Jimeno……….432,5
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste…..416
  • Jokin Bergara Eguren…………..404
  • Beñat Jauregi Etxeberria………394

 

 

Aurkezle lanak Saroi Jauregi Aiestaranek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.

Lizaso garaile Ordizian, eta Maiz Zumaian