Bertsoak eta euskal gastronomia, Nevadako cowboyen poesia topaketan
Bertsoak eta euskal gastronomia, Nevadako cowboyen poesia topaketan –
Topaketari buruzko artikulua argitaratu du ‘The New York Times’-ek, eta euskaldunek jai horretan duten presentzia nabarmendu du. Lehen aldiz erabili du ‘bertsolaritza’ hitza hedabide estatubatuarrak.
Urtero egiten dute Elkon (Nevada) Cowboy Poetry Gathering izeneko festa. Poesia, errimak eta inprobisazioa, askotariko musika-tresnekin lagunduta. Eta bertsoak eta trikitixa tartean.
The New York Times egunkariak asteon argitaratu duen artikulu batean, poesia topaketaren nondik norakoak azaltzen ditu, luze eta zabal. Horren arabera, euskal jatorria duten artzainen eta horien senideen topaleku ere bada Elkon egiten den festa handia. Artikuluak jasotzen duenez, bertsoek, irrintziek eta euskal dantzek leku berezia izan ohi dute agertokian.
Euskal gastronomia ere ez da falta izaten Elkoko topaketan, eta Ogi Basque Delhijatetxea aipatu du Chris Wohlwend kazetariak. Bertan egindako hitzordu baten harira kontatu du jatetxe horretan euskaldunen sartu-irtenak ez duela etenik, eta euskaraz ingelesez adina entzuten dela han.
1950. urtean, 19 urte zituela, AEBra joandako Jess Lopategi euskaldunak sukaldaritza-eskolak ere eman omen zituen.
Artikulua New York Timesen
cc: @ielortza, @uiturriaga, @josu_goiko. New York Times-ek lehen aldiz erabili du "bertsolaritza" hitza. 🙂 pic.twitter.com/ZGSJYhQic1
— Ander Izagirre (@anderiza) September 26, 2018
«Jess Lopatagai» (sic) izeneko bat aipatzen da. Hori Jon Lopategi bertsolariaren anaia da.
— Josu Goiko (@josu_goiko) September 26, 2018