Atheltic-Real bertso derbia
Atheltic-Real bertso derbia -.
Athletic eta Realaren arteko bertso derbia datorren urriaren 4ean ospatuko da Mungian, 20:00etan Olalde aretoan; futbol talde bilbotarraren webgunean irakurri dugu albistea.
Hauek izango dira partida jokatuko duten bertsolariak: Igor Elortza, Oihana Bartra eta Etxahun Lekue Athletic Club ordezkatuz, eta Amets Arzallus, Maddalen Arzallus eta Unai Agirre txuri-urdinen partetik. Gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña arituko da. “Athletic Club eta Real Sociedaden fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da”, adierazi du Athletic fundazioak.
Mungiako Udalak laguntza eman du ekimen aurrera atera zedin, eta sarrera doakoa izango da.