Euskal Herriko Eskolartekoaren finala, larunbatean Saran
Euskal Herriko Eskolartekoaren finala, larunbatean Saran –
Zazpi herrialdeetako txapelketak amaituta, Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko Txapelketako finala jokatzeko tenorea iritsi da, ekainaren 9an, larunbat honetan, Sarako trinketean. Ikasturtearen amaiera eta egitasmoaren 30. urteurrena ere ospatuko dira.
Hamairu gaztek hartuko dute parte, eta Zuberoatik ezik bina bertsolari izango ditu lurralde bakoitzak: Arabako Aitor Ugarte eta Aroa Arrizubieta; Baxenafarroako Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri; Bizkaiko Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka; Gipuzkoako Oihana Arana eta Aner Peritz ‘Euzkitze’; Lapurdiko Hodei Renteria eta Irati Alcantarilla ; Nafarroako Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain; eta Zuberoako Haritz Capot.
Eguerdiko ordubietan atsedenaldiua egingo da bazkaltzeko, eta otordu ostean jarraituko du bertso saioak.
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean eskolarteko egitasmoa. Aurten 30 urte beteko ditu eta Mikel Mendizabal bertsolariak eta Ikastolen Elkartean bertsolaritza sustatzaile arduratan aritu denak jantziko dio txapela irabazleari.