Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa
Arabako eskolartekoa eta Bizkaiko Txapelketa –
Arabako eskolartekoa
Arabako XXIII. eskolarteko txapelketako finala ospatu zen larunbatean. XXIII. Arabako eskolarteko finala, eta Aitor Ugarte aramaioarrak irabazi zuen. Bigarren postua Aroa Arrizubieta gasteiztarrarentzat izan zen. Sei bertsolari jardun ziren oholtza gainean:
- Aroa Arrizubieta, Gasteiz
- Aitor Ugarte, Aramaio
- Mikel Martin, Gasteiz
- Martin Abarrategi, Aramaio
- Beñat Cano, Agurain
- Markel Yoller, Illarduia
120 gazte inguru bildu ziren Legutioko kultur etxean. Aiaraldea, Gorbeialdea, Errioxa, Arabako Lautada eta Gasteizko hainbat taldek sekulako giroa sortu zuten goizetik, bertan proiektatu ziren 18 bideoklipen bueltan. Estereotipoak, askatasuna, berdintasuna, bullinga, adierazpen askatasuna eta sormena gaitzat harturik bi minutuko bideoklip dotoreak aurkeztu zituzten gazteek Antolatzaileek Iaz baino bideoklip gehiago aurkeztu direla azpimarratu dute, baita kaliteatean hobekuntza izan dela ere. 1000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte aurten Bertsoa Bizi Gazte ekimenean. Bideoak ikusgai daude Arabako Foru Aldundiaren www.nibanaxarabakoa.eus orrialdean.
- Bideoklip onenaren saria. SORMENA, Armenita ikastolako taldeak eskuratu du.
- Bideoklip originalenaren saria. MURGIAKO “ ez ahaztu “ eta AMURRIOKO “Izan libre” taldeek partekatuko dute
- Nibanaxarabakoa saria, internet bidez bozka gehien jaso dituena. EZ NAIZ GERATUKO MUTU Gasteizko taldea.
- Bideoklip txalotuenaren saria. TABUAK TAGU bideoklipak eskuratu du Legutioko kultur etxean.
Bizkaiko txapelketa: Elorrio eta Getxo
Elorrion jokatu zen larunbatean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa. Giro ederrean joan zen Arriola Antzokian egin den kanporaketa. Parte hartu zuten bertsolariak, hurrengoak:
- Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz)
- Ander Anakabe Lekue (Deustu)
- Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
- Iker Uriarte Urrutia (Bermeo)
- Jon Arano Uriarte (Natxitua)
- Unai Agirre Erezuma (Sukarrieta)
Saioko irabazlea Ander Elortegi Garatea izan zen, 178 punturekin.
Getxora heldu zen igandean Udabarriko Fasea. Goizean kanporaketa bat jokatu zen, eta arratsaldean bigarrena, leku berean, Fadura Kiroldegian. Goizean kantatu duten bertsolariak, hauek:
- Axier Goñi Arsuaga (Bilbo)
- Eneko Aldana Carrasco (Forua)
- Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
- Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
- Josu Landeta Egurrola (Getxo)
- Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga)
Saioko irabazlea Peio Ormazabal izan da, 170 punturekin. Horrela geratu dira puntuazioak:
Arratsaldean kantatu duten bertsolariak, ostera, hauek:
- Beñat Romero Maguregi (Zornotza)
- Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ (Iurreta)
- Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
- Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
- Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
- Mikel Galarza Idirin (Bilbo)
Saioko irabazlea Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ izan da, 175 punturekin. Horrela geratu dira puntuazioak:
Udabarriko Faseko sailkapen saio bi jokatuko dira asteburuan, maiatzaren 19an eta 20an. Larunbatean Areatzan jokatuko da saioa, eta igandean Erandion.
Informazio gehiago
- Webgunean: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
- Emaila: bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus
- Sare sozialetan:
- Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
- Twitter: @bbertsozale / #bbt18
- Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea