Igandean jokatuko da Balmasedan Bizkaiko Eskolartekoa
Igandean jokatuko da Balmasedan Bizkaiko Eskolartekoa –
Balmasedan jokatuko da maiatzaren 6an Bizkaiko Eskolarteko Sariketen finala. Eskolartekoan Bizkaiko 18 urtetik beherakoek parte hartzen dute, bi kategoria esberdinetan: idatzizkoan eta bat-batean. Eskolarteko txapelketa hau Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean.
Honakoa izango da Balmasedako egitaraua:
- 10:00 Eskolarteko bertso idatzien finala frontoian
11:30 Eskolarteko bat-bateko sariketaren finala Klaret Antzokian
13:30 Sari banaketa ekitaldia Klaret Antzokian
14:30 Bazkaria frontoian
17:30 Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko Saioa
Eskolarteko bertso idatzien finala
Bizkaiko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek hartu dute parte, eta gazte hauetako batzuk Balmasedan jokatuko den
finalera iritsiko dira. Adinaren arabera mailakatu da lehiaketa: LH5etik batxilergora. Igansdean jakingo dugu zein den maila bakoitzeko txapelduna.
Eskolarteko bat-bateko finala
Lau kanporaketa jokatu dira Bizkaian finala iritsi baino lehen, lau herritan: Deustu, Durango, Getxo eta Lemoan Zortzi bertsolari sailkatu dira azken txanpan abesteko:
- Amaiur Atxa (Areatza)
Ander Sarriugarte (Durango)
Bittor Altube (Abadiño)
Gorka Pagonabarraga (Durango)
Iruri Altzerreka (Berriz)
Maddi Egiguren (Santutxu)
Maite Sarasola (Deustu)
Peru Irastorza (Getxo)
Sari banaketa
Idatzizko sariketaren eta bat-batekoaren sari banaketa egingo da eguerdian, eta behin goizeko lanak eginda, bazkaria egongo da frontoian. Bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Maiatzaren 3ko eguerdira arte egongo dira salgai txartelak.
Eguna amaitzeko, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko Saioa jokatuko da 17:30ean Klaret Antzokian.