Iparra eta Hegoa, bertsoaren herria
Bertsolari Aldizkaria
2018-03-19
Iparra eta Hegoa, bertsoaren herria –
Iparra-Hegoa jaialdia XXIII. edizioa izan du aurtengoan, eta primerako giroan igaro dira ekitaldi mota ezberdinak astean zehar: hitzaldiak, mahainguruak, tailerrak, musika… eta noski, bertsoak.
Kuxkuxtu txarangaren laguntzarekin aritu ziren bertsotan pasa den ostegunean Iker Zubeldia “Txapi” eta Amets Arzallus. Txapiren lehen saioa izan ze plaza hartan, eta Arzallusen hamairugarrena. 250 lagun baino gehiago bildu ziren bertso afarian, eta aurretik bertso-poteoa izan zen, bideoan ikusi daitekeen bezala.