Oporretan sorkuntza fabrikak zabalik Araban
Oporretan sorkuntza fabrikak zabalik Araban –
Oporrez luze hitz egin daiteke, ea “opor” kontzeptuak zer dakarren gibeletik. Baina ur handitan sartu gabe, garunak eta sorkuntza senak ez dutela zertan oporrik hartu esatera mugatuko gara. Pazko astean sormen fabrika bat zabalduko da, Kanpezuko landa-poligonoan; zertarako, eta adin txikikoak ustiatzeko, sormen gaitasuna esplotatzeko. Izaki guztiak gara sortzaileak, umeak are eta gehiago, eta horrelako guneak kanalak eraikitzen dituzte indar horri bide emateko.
Kanpezuko Ibernalo aterpetxeak anparatuko du ekimena, apirilaren 3tik 7ra bitarte. Bertan izango dira zenbait sortzaile 14-18 urte bitarteko gazteekin.
Oihane Perea: bertsolaritza irakaslea, irakasle ikasketetan lizentziaduna. Lau aldiz irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa.
Jon Basaguren: Izaki Gardenak musika taldeko kidea.
Unai Lopez de Armentia: antzerki munduan aditua eta aritua. “Baratza” aretoaren sortzailea.
Maider Oleaga: Ikus-entzunezko Komunikazio Lizentziatua eta Zinema Zunzendaritzan Diplomatua
Izena emateko
sortegiak@oihaneder.eus
615 986 832
oihaneder.eus