Bertso Udalekuak datorren astean hasiko dira
Bertso Udalekuak –
Uztailaren 4an hasiko dira Orion, Itxaspe baserrian, eta jarraian lekukoa hartuko dute Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatzako akanpalekuek. 200 gazte inguruk gozatuko dute bertsolaritzaz uda honetan aisialdi gune hauetan.
Orion 12-13 urte bitarteko gazteak bilduko dira, 38 lagun denera, uztailaren 4tik 10era bitarte. Jardunaldi hauek bukatu eta hurrengo egunean, uztailaren 11n, hasiko dira Irañetako Juantzirenan bigarren txandakoak: 13-14 urte bitarteko gazte hauek Aralar eta Andia mendizerretan arituko dira bertsoa gora eta bertsoa behera, Uztailaren 20ra arte. Uztaila finitzerako Bidarrain zein Muxikan egingo dira egonaldiak, uztailaren 22tik 31ra. Bidarran 17-18 urte bitartekogazteak izango dira, eta Bizkaian15-16 urte artekoak. Batean zein bestean 40 lagun inguru elkartuko dira.
Sasoiko azken bertso udalekua Zuhatzan antolatu da, 9 eta 11 urte bitarteko bertsozaleei harrera egiteko uhartean. Ur kirolak landuko dituzte bertsolaritza lantzen duten bitartean.
Hogei urte beteko dituzte aurten Bertso Udalekuek, eta 9-18 urte bitarteko 200 gazte baino gehiagok ospatuko dute urtebetetzea, 50 hezitzailekin batera.
Primeran pasa!