Bertsolarien kantaera eta sormena, UEUn

Bertsolarien kantaera eta sormena, UEUn

Eskaintza honen berri izan dugu Bertsozale Elkartearen webgunean:

………………………………………………………………………………………….

Abuztuaren 24 eta 25ean UPV/EHU Uda Ikastaroen baitan, “Bertsolarien kantaera eta sormena” ikastaroa eskainiko da Mintzola Ahozko Lantegiak antolatuta. Bertsozale Elkarteko bazkide direnek aparteko mauka izango dute: matrikula prezio erdian egiteko aukera dute.
 
Bertsolarien kantaera eta sormena, UEUn
 

Azken urteetan egin bezala eta jada atari honetan bertan aurreratu bezala, aurtengo udan ere bertsolaritzak bere tokia izango du Donostiako Miramar Jauregian gauzatutako UPV/EHU Uda Ikastaroetan. Abuztuaren 24 eta 25ean Bertsolarien kantaera eta sormena eskola eskainiko da Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik: bertsolaritza munduko eragileentzat baliagarria da ikastaroa, bereziki bertso-eskolan dihardutenentzat, eta noski, bertsolaritzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzen duen edonorentzat zabalik dira ateak.

Hiruna hizlari izango dira egun bakoitzean, eta jardunaldia biribiltzeko mahai-ingurua izango da amaieran. Bertsolarien kantaeraz ariko dira lehen egunean Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio, eta bigarren egunean bertsolarien sormena izango da ardatz, Eñaut AgirreOihana Iguaran eta Jon Martin gidari direla. Bertsolaritza munduko eragileentzat baliagarria da ikastaroa, bereziki bertso-eskolan dihardutenentzat, eta noski, bertsolaritzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzen duen edonorentzat zabalik dira ateak.

Ikastarorako matrikulazioa zabalik dago eta Bertsozale Elkarteko bazkideek eskaintza berezia baliatu ahal izango dute: matrikula prezio erdian egiteko aukera dute, 35 euroren truke, alegia. Horretarako, maiatzaren 24a baino lehen helbidera egin beharko dute eskaera eta matrikula berezi hau lortzeko prozedura azalduko zaie.

Ez galdu aukera!

Bertsolarien kantaera eta sormena, UEUn