Zabalik dago “Bertsolarien kantaera eta sormena” ikastarorako izen-ematea

“Bertsolarien kantaera eta sormena” –

Mintzolaren web orritik atera dugu honako albistea.

……………………………………………………………………………..

 

UPV/EHU Uda Ikastaroen baitan eskainiko da eskola, abuztuaren 24an eta 25ean. Maiatzaren 31era bitarte, merkeagoa izango da matrikula.

Bertsolarien kantaera eta sormenaAurten ere bertsolaritzak izango du tartea Donostiako Miramar Jauregian gauzatzen diren UPV/EHU Uda IkastaroetanBertsolarien kantaera eta sormena izeneko ikastaroa eskainiko da, bi egunetan: abuztuaren 24an eta 25ean, goizez. Jada izena eman daiteke www.uik.eus atarian sartuta.

MATRIKULA ZAITEZ ORAIN!

Hiruna hizlari izango dira egun bakoitzean, eta jardunaldia biribiltzeko mahai-ingurua izango da amaieran. Bertsolarien kantaeraz ariko dira lehen egunean Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio, eta bigarren egunean bertsolarien sormena izango da ardatz, Eñaut AgirreOihana Iguaran eta Jon Martin gidari direla. Hizlari horietako hiru, Agirre, Aizpurua eta Iguaran bertsolaritzaren inguruko doktore-tesiak gauzatzen ari dira, UPV/EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzei, Mikel Laboa Katedrari eta Mintzola Ahozko Lantegiari esker.

UPV/EHU Uda Ikastaroen aurtengo eskaintza aurkeztearekin batera, atzo zabaldu zen eskola honetan ere izena emateko epea. Bertsolarien kantaera eta sormena ikastaroaren matrikula 70 eurokoa da, baina izena maiatzaren 31 baino lehen emanez gero, %15 beherapena lor daiteke. Matrikula www.uik.eus atariaren bidez bideratu ahal izango da. 

Bertsolaritza munduko eragileentzat baliagarria da ikastaroa, bereziki bertso-eskolan dihardutenentzat, eta noski, bertsolaritzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzen duen edonorentzat zabalik dira ateak. 

Bertsolaritza unibertsitatean

Badira zenbait urte bertsolaritza unibertsitateko ikasgeletara sartu zenetik. Mintzola Ahozko Lantegiaren bitartez eta UPV/EHU Uda Ikastaroen elkarlanarekin, 2014tik urtero bertsolaritzak tokia izan du Miramarreko udako eskoletan. Behaketarako gero eta gehiago dira bertsolaritza aztergai hartzen duten ikertzaileak, hein hain batean, Mintzolak ikerketarekin loturiko eragileekin sustatutako elkarlanei esker.

Egitaraua

 

Abuztuak 24: BERTSOLARIEN KANTAERA

 

9:15 – 10:15 Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak Ainhoa Aizpurua

10:15 – 11:15 Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar. Oiartzungo kasua Itziar Navarro

11:15 – 11:30 Atsedenaldia

11:30 – 12:30 Zer da doinua, zer da kantaera bertsolariarentzat? Maialen Lujanbio

12:30 – 13:30 Mahai-ingurua: Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio

 

 

Abuztuak 25: BERTSOLARIEN SORMENA

 

9:15 – 10:15 Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean Eñaut Agirre

10:15 – 11:15 Bertsoaren agenda. Bertsogintza eta hedabideak Oihana Iguaran

11:15 – 11:30 Atsedenaldia

11:30 – 12:30 Jarioa da sormenaren gakoa Jon Martin

12:30 – 13:30 Mahai-ingurua: Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Jon Martin

 

Albistea: http://www.mintzola.eus/eu/egunean/albisteak/zabalik-dago-bertsolarien-kantaera-eta-sormena-ikastarorako-izen-ematea

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=XShyYDbHP9M

Matrikula: https://www.uik.eus/eu/bertsolarien-kantaera-eta-sormena

Bertsolarien kantaera eta sormena