[Ziegatik bertsotan X] Txiplas

Txiplas –

Hauxe da espetxera sartua izan ondoren egin nuen lehenengo bertsoa. Herriko txokoan ipintzeko bidali nuen.

 

Txiplas

 

Preso baina libre

 

Askatasuna bilatu nahian

ta ezin aurkitu garaiz.

Bihotza triste neukala sarri

nenbilen aurpegi alaiz.

Kanpoan libre nintzalakoan

preso sentitzen nintzen maiz.

Gaur espetxeko burdin artean

baina libre sentitzen naiz.

 

Bertsi hauek, bata bazkal ostean eta bestea afal ostean eginak dira. Katuaren kontu hori egia da, gainera, Alcala Meco espetxeko etxartean, gauean, katu pare bat edo ibiltzen baitzen.

 

Bazkal ostean

 

Gaurko garbantzuak be

gogorrak ta hotzak,

puxkarri jokorako

ze aproposak.

Alboko leihotik

behera jaurti jozak.

Nik aproban ipini

guran neure hortzak,

handi zorrotzak

nahiz euki gogortzat,

hainbeste ez dozak.

Lar gogor jagozak,

osorik jaten hasi

beharko gozak.

 

 

Afal ostean

 

Gartzelan gertatzeko

handia ez da hau,

afaltzeko orduan

gertatu berau.

Haragia bistan ta

derrigorrez barau,

leihoa ireki eta

jaurti egin dot brau!

Katu batek miau

baina geldi dirau.

Horrek harritu nau.

Hi be egingo hau.

Usain egin ondoren

bertan itxi dau.

Txiplas