[Ziegatik bertsotan VI] Josu Ormaetxea

Josu Ormaetxea –

Tenerifeko espetxean 1996an jarritako bertsoak.

Josu Ormaetxea
Argazkian: Ezkerrean Josu Ormaetxea, eta eskubian Arreba Julita; erdian ama Blanka besoetan anaia Iñaki duela.

 

Bertsoak otu eta segidan

jarri koaderno honetan,

nire asmoa hori izanik

ahal den une gehienetan,

sekulakoak bilatu barik

ari naiz ahaleginetan,

bakarrik barne-barne dudana

kanporatuaz benetan.

 

Lehenik gogora datorkidana

nire borrokakideak,

Iñaki, Patxi, Jokin, Luzia

eta antzeko maiteak.

Maitasuna ta gordinkeria

erakusten du bideak

baldin ta gure egitekoa

eitten ez badu besteak.

 

Hemeritzerehun larogetamar

seigarrengo abenduan,

bi egun barru sartuko gara

zazpigarren estreinuan

kanpoan legez itxaropena

piztua dugu barruan

gu euskaldunak libre izateko

uka diguten lekuan.

 

Anai-arrebak bezala bizi

beste helburu ez dugunak,

hamaika ukitu amankomunez

osa ditzagun egunak,

gehiago barik opa dizuet

iaz opa nizuenak:

zutik mantendu zaiteztela ta

Urte Berri on, lagunak!